
JARDUNALDIA URRIAREN 4AN BILBOKO PORTUAN
BILBOKO PORTU AGINTARITZA HITZALDIEN ARETOA, 3. SOLAIRUA
PORTUEN ZEREGINA ENERGIA TRANTSIZIOAN
Portuek deskarbonizazio eta jasangarritasun helburuak betetzean izan dezaketen zeregina eboluzio-testuinguru batean garatu behar da, portuak, orain arte ezagutzen diren moduan, aldatzen ari direlako.
Demografia, teknologia eta jasangarritasuna portuen operatiba aldatzen ari dira eta portuen eszenatoki eta kontzeptu berri bat moldatzen.
Jardunaldi honetan Bilboko Portuko Agintaritzak eta Orkestrak ezagutzera emango dituzte portuen erronkak eta Europako portu nagusietan egiten ari diren jarduera garrantzitsuenak.
Demografia, teknologia eta jasangarritasuna portuen operatiba aldatzen ari dira eta portuen eszenatoki eta kontzeptu berri bat moldatzen.
Jardunaldi honetan Bilboko Portuko Agintaritzak eta Orkestrak ezagutzera emango dituzte portuen erronkak eta Europako portu nagusietan egiten ari diren jarduera garrantzitsuenak.
EGITARAUA
Networking gosaria
Macarena Larrea, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea.
- Macarena Larreak, politika energetiko, klimatiko eta industrialetan espezializatutako ikertzaileak, errepaso bat emango die sektoreko joera garrantzitsuenei eta aztergai izango ditu portuen gidalerro batzuk eta portuak lotzen dituzten garraiobideak. Amaitzeko, azalduko du zein diren jardunbide egokiak portuek ahalik eta ekarpen onena egin diezaioten energia trantsizioari.
Iñigo Ansola, EEE-Euskal Energiaren Erakundearen zuzendari nagusia.
- «Portuko jarduerak energia sektorean duen garrantzia»
- Azalduko du zein den Portuko azpiegituren zeregina Euskadiko energia estrategiaren garapenean, eta hizpide hartuko ditu Euskadiko itsas energien arloko proiektuak, bereziki azpimarratuz portuek hub gisa duten papera Euskal Energia Trantsizioaren helburuak lortzeko.
Carlos Alzaga Bilboko Portu Agintaritzaren zuzendaria.
- “BilbOPS” proiektua aurkeztuko du, kaiak elektrifikatzea eta instalazio fotovoltaikoa jartzea Bilboko Portuan Bilboko Portuko Agintaritzaren BilbOPS proiektua inbertsio estrategiko bat da eta helburutzat dauka Edukiontzi, Gurutzaldi eta Ferryen nasak elektrifikatzea, OPS teknologia (Onshore Power Supply) –cold ironing bezala ere ezaguna– zabalduz gure azpiegituran eta hamaika konexio-puntu eskainiz.
Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Pertsona, Antolakuntza, Erakunde Harreman eta Finantza Sailaren zuzendaria.
- “Petronorreko Deskarbonizazio Hub-a: proiektu industrial aitzindari bat, jadanik martxan dena”.
- Jose Ignacio Zudairek aurkeztuko du proiektu industrial hau Bilboko Portuan. Hub-aren helburua da erregaiak lortzea zero emisio garbirekin, funtsezkoa baita aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Hub-ak enpresen eta erakundeen babes zabala dauka, proiektuak interes handia piztu baitu mugikortasun jasangarriaren arloan.
Jorge Fernández, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Lab-eko koordinatzailea.
Parte-hartzaileak:
Iñigo Ansola, EEE-Euskal Energiaren Erakundearen zuzendaria.
Andima Ormaetxe, Bilboko Portu Agintaritzako Operazio, Merkataritza eta Logistikako zuzendaria.
Jose Ignacio Zudaire, Petronorreko Pertsona, Antolakuntza, Erakunde Harreman eta Finantza Sailaren zuzendaria.
PARTE HARTZAILEAK

RICARDO BARKALA
Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ongietorria.9:30 a 9:40
Ongietorria.

MACARENA LARREA
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea.9:40 a 10:00
Portuen zeregina energia trantsizioan.

IÑIGO ANSOLA
Euskal Energiaren Erakundearen zuzendari nagusia.10:00 a 10:45
“Portuko jarduerak energia sektorean duen garrantzia”.

CARLOS ALZAGA
Bilboko Portu Agintaritzaren zuzendaria.10:00 a 10:45
“BilbOPS proiektua, kaiak elektrifikatzea eta instalazio fotovoltaikoa jartzea Bilboko Portuan.”

JOSE IGNACIO ZUDAIRE
Petronorreko Pertsona, Antolakuntza, Erakunde Harreman eta Finantza Sailaren zuzendaria.10:00 a 10:45
“Petronorreko Deskarbonizazio Hub-a: proiektu industrial aitzindari bat, jadanik martxan dena”.

JORGE FERNANDEZ
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Lab-eko koordinatzailea.10:45 a 11:30
Eztabaida-mahaiaren moderatzailea.

ANDIMA ORMAETXE
Bilboko Portu Agintaritzako Operazio, Merkataritza eta Logistikako zuzendaria.10:45 a 11:30
Eztabaida-mahaiko parte hartzailea.

EKAITZ LOPEZ
Bilboko Portu Agintaritzako Ekonomia eta Finantza zuzendaria.11:30 h
Itxiera eta ondorioak.
GARRANTZITSUA:
Jardunaldiaren egunean portuko instalazioetara sartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erregistratuta egotea sarrera-eskaeren atarian.
Jardunaldiaren egunean portuko instalazioetara sartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erregistratuta egotea sarrera-eskaeren atarian.